KIROLA
ZER DA ETA BERE HISTORIOA
Kirolak jolas edo lehiaketa helburu duten ekintzak dira, giza gorputzaren ahalegina edo gaitasuna eskatzen duten jarduerak. Kirola banaka nahiz taldeka egin daiteke. Kirolaren helburu nagusia gaitasun fisikoak iraunaraztea eta handitzea da, baita arintasuna, mugimendua edo indarra areagotzea ere. Kirolak, bestalde, gogoaren ezaugarri jakin batzuk indartzen ditu, ausardia, iraupena eta diziplina, adibidez. Bestalde, kirol ekintza antolatu guztien helburua markak haustea edo aurkakoari nagusitzea da. Horregatik, aldi jakinetan, lehiaketak edo txapelketak antolatzen dira mundu osoan. Bi kirolari mota nagusi bereizten dira. Batetik, zaletua, edo kirola gustuz egiten duena (amateur), eta bestetik, profesionala, dirua irabazteko helburuarekin aritzen dena. Baina batzuetan, zaila da bien arteko bereizketa garbia egitea.
Kirol guztietan ekintza fisikoa da nagusi. Kirola ehizaren oinarrizko elementuetatik eratorri zela uste da, eta geroago zibilizazioaren aurrerabidearekin gizarte harreman, indarraren erakusketa eta jolas ekintza bihurtu zen. Antzinako egiptiarrek eta txinatarrek, adibidez, kirola egiten zuten, baina aurrerabiderik handiena Grezian gertatu zen. Greziako jokorik ospetsuenak Olinpiar Jokoak izan ziren, lau urtez behin egiten zirenak. Kirol modernoa XIX. mendean sortu zen Europan. Hiri handien sorrerak ekintza fisikoak egiteko gogoa piztu zuen, eta biztanleria egonkor bihurtzeak taldeak sortzea eta lehiaketak antolatzea bultzatu zuen, beti ere araudi bati eta tokiko edo herriko erakundeei lotuta (federazioak, batzordeak). Izadiarekin harremanetan egoteko asmoarekin, baita bizikletarekin, automobilaren eta gisako asmakuntzaren ondorioz ere kirol berriak sortu ziren (eskia, mendizaletsuna…). Komunikabideen aurrerapenak hedatu zirenean, burdinbide, errepide edo hegazkinari esker, kirol elkarteak sorrarazi zituen herrialdeetan eta nazioartean. Olinpiar Jokoak berriz ere 1896. urtean antolatu ziren, Pierre de Coubertin frantses baroiari esker, eta nazioarteko lehiaketei bultzada handia eman zitzaien honela.
FUTBOLA
Futbola taldekako kirol bat da, hamaikana jokalariko bi talderen artean baloi esferiko batekin jokatua. Munduko kirolik hedatuena da;eta diru gehien mugitzen duen kirola ere, saskibaloiarekin.Futboleko jokalariei futbolari deritze.
Munduan osoan, FIFA erakundeak kudeatzen du futbola, eta sei konfederaziotan banatuta dago: AFC, CAF, CONCACAF, CONMEBOL, OFC eta UEFA.
Zelaiaren ezaugarriak
Ondorengo arau hauek kontuan izan behar dira ere:
- Neurriak: 90-110m luze eta 45-90 zabaleko laukizuzena izan behar da.
- Markatzeko modua: Zelaia <12 cm-ko zabalera duen marra nabariarekin markatu behar da. Ertz bakoitzean poste bat kokatzen da, >1.5m neurtzen zuena eta banderatxo bat zuena gainean. Zelaia erditik banantzen da marra batez. Zelaiaren erdian puntu bat dago, eta puntua zentroa izanik, 9.15m-ko erradioa duen zirkunferentzia bat dago.
- Ate marra: Bi marra ate marratik perpendikularki, ate zutoin bakoitzaren barrualdetik 5.5m urrunduta eta zelaiaren barrualderantz 5.5m sartuta. Bi marra horiek, ate marraren paraleloa den beste marra batekin elkartuko dira.
- Area penala: Bi lerro perpendikular markatuko diote ate lerroari 16,5m-tara. Ate zutoin bakoitzaren barruko partearen, 16,5m sakondu. Eta lerro paralelo batekin elkartuko dute helburuaren lerroa zelaian. Penalaren area bakoitzean penal puntu bat marraztuko da zutoinen arteko erdi marraren 11m-ko distantzian. Area penal bakoitzaren kanpoaldetik erdi-zirkulu bat marraztuko da, penal puntua zentrua izanik 9.15m-ko erradioaren distantziara.
- Izkinako area: Izkinaren bandera bakoitzetik 1m-ko erradioa duen zirkunferentzia zatia marrazten da zelaiko lau ertzetan.
- Atezaindegiak: Ate marra bakoitzaren erdian atezaindegiak jarriko dituzte, 2 zutoin bertikalez egongo dira osatuta, izkinaren banderen distantzia 7.32m izanik eta langaluze horizontal batez elkartuta, langaluzearen eta lurraren arteko distantzia 2.44m izanik. Ateak lurrera finkatuta egon beharko dira, arriskurik ez egoteko. Atezaindegiak zuriak izaten dira normalean.
ARAUAK
Futbol partida baten 10 jokalari eta atezain batek osatutako bi taldek jokatzen dute. Talde batek gola lortu duela esaten da baloia arerioaren atean sartzea lortzen duenean. Jokoaren helburua gol gehiago lortzea da besteak talde baino.
Baloia eskuekin hartu dezakeen bakarra atezaina da, beti ere area handiaren barruan. Talde bereko jokalari batek atezainari baloia eman eta gero eskuarekin hartzen badu, falta da.
Jokalari batek baloia alboko marratik kanpora botatzen badu, alboko sakea egiten du aurkako taldeak, bere zelaiko hondoko marratik kanpora badoa kornerra eta beste taldearen zelaiko hondoko marratik kanpora ateko sakea.
Epaileak jokalariak ohartarazi egin ditzake arauz kontrako ekintzaren bat eginez gero. Futbolean ohartarazpenak txartel horia eta txartel gorria erakutsiz egiten dira, ekintzaren arabera. Bi txartel hori edo gorri bat ikusten dituen jokalariak zelaia utzi behar du, egotzita. Epaileak talde bereko 5 jokalari egozten baditu, partida amaitutzat ematen da, talde honek galtzen duelarik.
Partida batek 45 minutuko bi zati izaten ditu, 15 minutuko atsedenarekin tartean. Jokoan zehar izandako geldiuneak direla-eta, epaileak minutu batzuk luzatu dezake zati bakoitza. Denbora tarte honi deskontu-denbora deritzo.
Jokoaren 90 minutuaren igarotakoan, berdinketarekin amaituz gero, luzapena jokatu daiteke partidak derrigorrezko irabazle bat izan behar badu; adibidez, kanporaketetan. Luzapen hau 15 minutuko bi zatik osatzen dute. Hala eta guztiz ere berdinketak jarraitzen badu, penalti jaurtiketak egiten dira irabazlea erabaki arte. Penalti gehien sartzen dituenak irabazten du norgehiagoka.
LIGA FAMATUENAK:
LA LIGA
PREMIER LEAGUE
TALDE FAMATUENAK ETA IMPORTANTEENAK MUNDUAN:
REAL MADRID:
FCBARCELONA
MANCHESTER UNITED
BAYERN MUNICH:
Juventus
ZENBAIT JOKALARI ONENAK:
LEO MESSI
Taldeak:(FCBARCELONA)
MARADONA
Taldeak:(Argentina Juniors,Boca Juniors,Napoles,Barcelona,Sevilla eta Argentinarekin)
Pele
Taldeak:(Santos,New York Cosmos eta Brasil)
Cristiano Ronaldo:
Taldeak:(Sporting de Portugal,Real Madrid,Manchester United eta Portugal)
Ronaldinho
Taldeak:(Gremio,Psg,Barcelona,Milan,Flamengo,Atletico Mineiro,Querétaro,Fluminense eta Brasil)
No hay comentarios:
Publicar un comentario