Musika soinu-konbinazio edo -mintzaira da; soinuak giza organo
fonatzaileek (ahots musika) edota horretarako diseinaturiko musika
tresnek sortuak (musika instrumentala) dira, zibilizazio batetik bestera
aldatzen diren printzipio teknikoen arabera landuak eta antolatuak.
Herri musikaren jatorria historiaurrean dago. Segur aski, hasiera batean erlijioari
oso estu loturik izango zen, eta eginkizun estetikoa baino areago
magiko-sinbolikoa izango zuen. Musika mota hori talde etniko eta
kultural guztiek dute, gehienbat ahozko tradizioz transmititzen da, eta
bere garapenak eta eboluzioak bide desberdinak jarraitu dituzte
zibilizazio bakoitzean, baina, betiere, teknikoki nahiz instrumentalki
sinplea izaten da, eta gai jakin baten inguruan bariazioak
inprobisatzeko aukera ematen du. Musika horren barruan sartzen dira,
hasi tribu primitiboen abestietatik eta gaur egungo jazzeraino,
herrialde desberdinetako folklorea eratzen duten manifestazio musikal
guztietatik igarota.
Mendebaldean, musika jasoaren garapena Grezian eta Erroman hasi zen, eta handik Europa osora zabaldu zen, bi bide erabiliz: musika profanoa eta erlijiosoa. Azken hori, kristautasunaren hedapenari zuzenean lotu